==============================================================

= = = = = = = = = =   Mozilla irakurnazazu    = = = = = = = =

==============================================================


Mozilla berarekin batera dakarren lizentziaren terminoen
pean dago.

Irakurnazazu honetan topatuko duzu sistema eskakizun eta
Windows, Mac OS eta Linuxen instalazioari buruzko argibideak.

Mozillari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, joan
www.mozilla.org. Edozein gauza esateko edo bugak bidaltzeko
ikusi arakatzailearen QA menua edo bugzilla bisitatu:
http://bugzilla.mozilla.org. Han topatuko dituzu bug jakinei
buruzko linkak, bugak idazteko eskuliburuak, eta gehiago.
Laguntza gehiago jaso dezakezu irc.mozilla.org-en dagoen
#mozillazine-rekin konektatuz.

==============================================================

                      Mozilla lortzen

==============================================================


Mozillaren azken nightly builds-ak mozilla.org-en
ftp lekutik deskargatu ahal dituzu:

  ftp://ftp.mozilla.org/pub/mozilla/nightly/

Eta azken-azkenak:

  ftp://ftp.mozilla.org/pub/mozilla/nightly/latest


Gogora ezazu nightly builds-ek (garapen fasean) akatsak eduki
ahal dituztela.Mozillaren bertsio landuagoen bila bazabiltza
sei astero edo ateratzen diren Milestone builds-ak behar
dituzu. Hemen aurkituko dituzu:

  http://www.mozilla.org/releases


Instalazio aholkuak eta arazo jakinen berri izateko, Mozilla
bertsio oharrak irakurri. Bertsio oharrak goiko URLan
topatuko dituzu milestone konpilazioekin batera.

Oharra: posible denean Talkback konpilazioak erabili. Bertsio
hauekin akatsen berri eman ahal diezu Mozillaren garatzaileei
edo crash-data berri-taldeetan.

==============================================================

                    Sistema eskakizunak

==============================================================


*Plataforma guztiak

	"Modern" gaia ikusi eta erabiltzeko zure monitorea
	milaka kolore ikusteko konfiguratu behar duzu. Ezin
	baduzu 256 kolore baino gehiago konfiguratu Mozilla.org
	ek "Classic" gaia gomendatzen du.

	Mozilla instalatu ostean "Modern" gaia aukeratzeko:
	'ikusi'n sakatu, gero 'aplikatu gaia' eta "Modern"
	aukeratu.

*Mac OS

	-Mac OS 8.6 edo berriagoa.
	-Power PC 604e 266 MHz edo azkarragoa, edo G3/G4
	-64 MB RAM
	-36 MB libre diska gogorrean

*Windows

	-Windows 9x/Me edo NT 4/2000/XP
	-Intel Pentium.class 233 MHz (edo azkarragoa)
	-64 MB RAM
	-26 MB libre diska gogorrean

*Linux-

	-Red Hat Linux 6.x edo 7 X11 R6-ekin
	[Oharra: Mozilla zertifikatua eta erabat soportatua da
	Red Hat Linuxen, baina beste distribuziotan ere ondo
	funzionatuko du. Adibidez Debian 2.1 (edo berriagoa)
	edo Suse 6.2 (edo berriagoa). Derrigorrezkoak dira
	glibc 2.1 (edo altuagoa) eta libjpeg.so.62
	(edo altuagoa)]
	-Intel Pentium-class 233 MHz (edo azkarragoa)
	-64MB RAM
	-26MB libre diska gogorrean
==============================================================

                 Instalatzeko argibideak

==============================================================


Mac OS eta Windows erabiltzaileak, oso gomendagarria da
abiarazita dauzkazuen programa guztiak Mozilla instalatzen
hasi baino lehen ixtea. Garrantzitsua da, baita, antibirus
softwarea ezgaitzea.

Linux erabiltzaileak, kontutan izanbehar duzue instalazio
aginduek bash shella erabiltzen dutela. Mesedez, komandoak
egokitu zure gustuko shellera.

Plataforma guztiak, direktorio garbi (berri) batean instalatu,
lehengoko bertsio baten gainean instalatzeak arazoak sor
ditzake.

Oharra: Argibide hauek ez dute esaten Mozilla zelan konpilatu.
Iturburu kodea konpilatzeko argibideak nahi izanez gero ikusi:

  http://www.mozilla.org/source.html


Windowsen instalatzeko argibideak
---------------------------------

Oharra: Windows NT/2000/XP sistemetan instalatzeko
administratzailearen pribilegioak behar dituzu. "Error 5" mezua
ikusten baduzu instalazioa bitartean zihurtatu
administratzailearen pribilegioak dituzula.

    Mozilla 'mozilla-installer'en bitartez instalatzeko
    pausu hauek segitu:

	1. Zauden deskarga lekuan instalazio fitxategiaren
	loturaren gainean sakatu (mozilla-win32-installer.exe)
	instalatzailea zure makinara deskargatzeko.

	2. Joan fitxategia daukazun tokira eta klik bikoitza
	egin Mozillaren programaren ikonoaren gainean
	instalazioa hasteko.

	3. Segitu pantailan agertuko diren argibideak.
	Programa automatikoki hasiko da lehenengo aldian


    Mozilla eskuz, .zip baten bitartez instalatzeko pausu
    hauek segitu:

	1. Zauden deskarga lekuan .zip fitxategiaren
	loturaren gainean sakatu (mozilla-win32-talkback.zip)
	instalatzailea zure makinara deskargatzeko.

	2. Joan fitxategia daukazun tokira eta klik bikoitza
	egin Mozillaren programaren ikonoaren gainean
	instalazioa hasteko.

	Oharra: pausu honetan zihurtzat ematen dugu winzip
	programaren bertsio berriren bat daukazula instatuta
	eta erabiltzen dakizula. Hala ez bada, winzip eta
	hari buruzko informazioa www.winzip.com helbidean
	aurkituko duzu.

	3. Direktorio batera desconprimitu .zip fitxategia.
	Adibidez: C:\Program Files\mozilla.org\Mozilla

	4. Mozilla abiarazteko deskonprimitu duzun
	direktoriora joan eta klik bikoita egin Mozilla.exe
	ikonoaren gainean.


Mac OSen instalazio argibideak
------------------------------


Oharra: Deskargatu duzun fitxategia automatikoki deskonprimitzen
ez bada StuffIt Expander bezalako programaren bat erabili
beharko duzu. Expander Mac berri guztiek dakarte, agian
Sherlocken 'StuffIt' bilatu beharko zenuke dagoeneko instalatuta
ez daukazula zihurtatzeko.

Expander ez badaukazu honako helbide honetan aurkituko duzu:


  http://www.aladdinsys.com/expander/expander_mac_login.html

Expander badaukazu konfiguratu beharko zenuke automatikoki
abiarazteko. Goiko URLan bilatu Expanderri buruzko informazioa.


   Mozilla instalatzailaren bitartez instalatzeko (gomendatua)
   pausu hauek segitu:

	1. Zauden deskarga lekuan instalazio fitxategiaren
	loturaren gainean sakatu (MacMozillaInstaller.sea.bin)
	instalatzailea zure idazmahaira deskargatzeko.
	MozillaInstaller karpeta sortuko da.

	2. Egin klik bikoitza Finderreko MozillaInstaller
	karpetan.

	3. Egin klik bikoitza Mozilla-installeren ikonoaren
	gainean.

	4. Segitu pantaila agertuko diren argibideak
	instalazioa burutzeko.

	5. Mozilla abiatzeko zabaldu Mozilla instalatu duzun
	karpeta eta klik bikoitza egin Mozillaren ikonoaren
	gainean.

   Mozilla eskuz .bin fitxategiaren bitartez instalatzeko
   pausu hauek segitu:

	1. Zauden deskarga lekuan .bin fitxategiaren
	loturaren gainean sakatu (mozilla-mac-*.sea.bin)
	binarioa zure idazmahaira deskargatzeko.

	2. Klik bikoitza egin mozilla-mac-*.sea.sit.bin
	fitxategiaren ikonoaren gainean.

	3. Aukeratu mozilla instalatu nahi duzun karpeta.

	4. Mozilla abiatzeko zabaldu Mozilla instalatu duzun
	karpeta eta klik bikoitza egin Mozillaren ikonoaren
	gainean.


Linuxen instalatzeko argibideak
-------------------------------

Oharra: Instalazioa defektuzko direktorioan (/usr/local/
mozilla) egin behar baduzu edo soilik rootak idazteko baimena
daukan beste batean, root bezala abiarazi behar duzu beste
inork abiatu baino lehen. Horrela beste erabiltzaileek
beharko duten fitxategi multzoa sortuko duzu.


    Mozilla deskargatutako 'mozilla-installer'en bitartez
    instalatzeko pausu hauek segitu:

	1. Sortu mozilla izeneko direktorio bat (mkdir mozilla)
	eta hara joan (cd mozilla).

	2. Zauden deskarga lekuan instalazio fitxategiaren
	loturaren gainean sakatu (mozilla-1686-pc-linux-gnu-
	installer.tar.gz) instalatzailea zure makinara
	deskargatzeko.

	3. Mozilla direktoriora joan (cd mozilla) eta honako
	komando honekin artxibategia deskonprimitu:

           tar zxvf moz*.tar.gz

	Instalatzailea 'mozilla-installer' izeneko 'mozilla'
	direktorioren azpidirektorio batean egongo da.

	4. Joan mozilla installer direktoriora (cd mozilla-installer)
	eta ./mozilla-installer komandoarekin instalatzailea abiarazi.

	5. Segi itzazu instalazio laguntzailearen instrukzioak.

	Oharra: Makina motela badaukazu instalazioa luza daiteke.
	Kasu honetan instalazio prozesua behin betiko gelditu dela
	eman dezake, oraindik ere burutzen ari den arren.

	6. Mozilla abiarazteko joan instalazio direktoriora eta
	./mozilla komandoa egikaritu.

    Mozilla deskargatutako tar.gz fitxategiaren bitartez
    instalatzeko:

	1.Sortu mozilla izeneko direktorio bat (mkdir mozilla)
	eta hara joan (cd mozilla).

	2. Zauden deskarga lekuan instalatzailerik gabeko
	instalazio fitxategiaren loturaren gainean sakatu
	(mozilla*.tar.gz) zure makinara deskargatzeko.

	3. Mozilla direktoriora joan (cd mozilla) eta honako
	komando honekin artxibategia deskonprimitu:

           tar zxvf moz*.tar.gz

	Honek 'mozilla'izeneko direktorio bat sortuko du zure
	mozilla direktorioaren azpian.

	4. Joan mozilla direktoriora (cd mozilla).

	5. Honako abiaratze script honekin mozilla abiatu:

	  ./mozilla


    Gnome panelean Mozila osoaren ikonoa jartzeko, segitu pausu
    hauek:
	1. Sakatu GNOME menu nagusia botoian, zabaldu menuaren
	panela eta Add to panel azpimenua. Launcher aukeratu.

	2. Panelean Mozilla ikonoaren gainek klik egin, eta honako
	komando hau idatzi:
	    directoriaren_izena./mozilla

	Direktoriaren_izena Mozilla instalatu duzun direktorioa da.
	Mozillaren defektuzko direktorioa, adibidez: /usr/local/
	mozilla.

	3. Jarriozu izen bat ikonoari eta idatzi nahi duzun komen-
	tarioa.

	4. Sakatu ikonoaren botoian eta honako hau idatzi ikonoaren
	lokalizazioan:

	      direktorioaren_izena/icons/mozicon50.xpm

	Direktoriaren_izena Mozilla instalatu duzun direktorioa da.
	Mozillaren defektuzko direktorioa, adibidez: /usr/local/
	mozilla.
